Juanjo Gomez-ek, Beningo ‘Foyer Don Bosco’-ren zuzendariak ikastetxeko ikasleei azaldu dizkie zentro horren ezaugarriak.
Tradizionala denez gero, azaroan solidaritate-kanpainari ekingo diogu gure ikastetxean. Badakizue elikagai ez galkorrak jaso ohi ditugula haiek Beninera bidaltzeko. Hantxe dago «Foyer Don Bosco» («Don Bosco etxaldea») eta horri bidaltzen dizkiogu elikagaiak.
Urte honetan proiektuko zuzendariarekin, Juanjo Gómez-ekin, kontatzeko zoria izan dugu. Zehazki ostegun honetan, urriaren 29an, «Don Bosco etxalde»-ko bi kolaboratzailek lagunduta, gure neska-mutilei azaltzeko hizketaldi batzuk eman ditu (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik Batxilergora). Haietan han egiten dutena eta zergatik behar duten gure kolaborazioa adierazi dizkie.
Honek guzti honek datorren hilabete-erdian garatuko dugun aste solidarioaren sarrera bezala balio du.
.
—Ikusi argazki guztiak Flickr-en
.
.
Gineako Golkoan kokatuta, Benin herri txikia da (9 milioi biztanle). Afrikako herririk behartsuenetako bat, ere bai. Beninera iritsi ziren aurreneko salestarrek 1981ean egin zuten. Eta han ume eta gazte ugari aurkitu zuten. (Populazioaren % 48k 15 urte baino gutxiago ditu eta emakume bakoitzak 6,6 seme-alabako media bat du).
Salestar haien zeregin nagusia orduan eta orain hauetaz arduratzea izan eta izaten da, bereziki «kaleko ume» ugarietaz. Hauek benetan ez dute ezer eta beren familiengandik bananduta bizi dira ozta-ozta. «Foyer Don Bosco»-etan, hartu, elikatu eta bizitzan bideratzen dituzte.
.
—– |
«Foyer Don Bosco» proiektuei buruzko berri gehiago lortzeko, sakatu hemen. |
.