.
Joan den azaroaren 30ean, Barakaldoko Udalaren Euskara arloak eta gure ikastetxeak elkarrekin antolatuta, eztabaida foro bat burutu zen gure ikastetxean bertan.
.
Horren helburua hauelako zalantza uxatzea zen: «Zailagoa izango ote da nire umearen ikas-prozesua euskaraz ikasi behar izateagatik? Nola lagundu ahal izango diot? Eskolan egingo duenarekin nahikoa izango da?…» eta estrategiak eta baliabideak eskeintzea.
Hamaika aita-amak bildu ziren Ana Gartzia-rekin –Barakaldoko Berritzeguneko Normalkuntzarako Aholkularia–, berbaginarekin Ainhoa Lasa –EHUko irakaslea– eta Eduardo Ugarte-rekin, gure Ikastetxeko Euskara Teknikaria.
Galdera asko egin ziren, eta giro atseginez euskararen inguruan gurasoek aurkezturiko zalantzak argitzen saiatu zen, gero haiek seme-alabei laguntzeko eta, batez ere, euskara laket izan dezaten, ohiko hizkuntza normal ere ikus dezaten.
.
——————— | – | – |