Salesianoen Errektore Nagusiak, On Angel Fernández Artime, asturiarra, salestar Espainia bisitatuko du ofizialki, lehen aldiz bere hautakekatik. Adore emateko bisita da Salestar Familiaren ekintzak bultzatzeko gure herrian.
.
On Angelen bisita Espainiako salestar bizitzaren une garrantzitsuan gertatzen da. Duela bi urte, etapa berria hasi zen: sei inspektoriak bitan berrantolatu ziren. Orain, inspektoria bakoitzean bat-egite prozesua egiten ari da, irizpide batzeko, norantz ibili nahi dugun gazteen beharrei gaur egun hobeto erantzuteko gure komunitate hezigarri-pastoraletan.
Errektore Nagusiaren bisitak ‘doi-doi ukituko’ gaitu geografikoki: Lehen une batean, Barakaldora etor litekeela pentsatu zen eta Batxilergoko neska-mutilekin topaketa izatea. Programan egiazta dezakezuenez, aurrez ikusitako ekitaldiak ugariak dira eta agenda betea.
Deustu-Bilboko etxean, maiatzaren 2an, astelehenaren gauean, inguruko salestar komunitateekiko elkartzea izango du eta, hurrengo goizean, Lanbide-Heziketa munduarekiko kontaktua, Logroño-rantz irten baino lehen ipar-zonako salestar ikastetxeetako hezitzaileekin elkartzeko.
Gure inspektoriarako bere bisitaren une zentrala larunbatean, apirilaren 30ean, Madril-Atochan izango da Inspektoria Jaiarekin, eta Madril-Carabanchel-en, Salestar Gazte Mugimenduarekiko (SGM) elkartzearekin. Honetan, pastoral esparru desberdinetako gazteak, animatzaileak, katekistak eta entrenatzaileak bilduko dira: salestar gazte zentroak, parrokiak, plataforma sozialak, ikastetxeak… presente izango dira.
♦ ♦ ♦ ♦ ♦ ♦ ♦ ♦
Errektore Nagusiaren bisitaren prentsa txostena
Errektore Nagusiaren bisitaren programa
.