———— | — | ERRUKIZKO AMA . 2 – Andre Mariak Jainkoaren Errukia jaso zuen . Maria Ama Birjinari maitagarriago egiten dion gauzetako bat bere xumetasun apala da. Magnificat bere kantikan, zera baieztatzen du: “Handiesten du nire arimak Jauna, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna”. . Hau da: “Jainkoa handia da eta hain txikia, hain ezereza, ni naizen bezalako zerbaiti begiratu dio”. Andre Maria gure ahizpa-arreba da gizatasunean, baina Jainkoak Jesusen Ama izatea bezalako hain handi zerbaitetarako aukeratu zuen. . Horregatik, Erruki bereziko begiekin begiratu zion eta Sortzez Garbia, Graziaz Betea, egin zuen. Hark ez du inor baino gehiago sentitzen, baizik eta duen guztia Jainkoarengandik datorrela aitortzen du. Hark Jainkoaren salbuespenezko Errukia jaso bazuen, Errukizko Ama izateko izan zen. . LOREA: Andre Maria bezala, aitortu esker onez duzun guztia Jainkoarengandik datorrela. |
.