———— | — | ERRUKIZKO AMA . 3 – Errukia agertu da . “Jaungoikoaren Bihotz Ona agertu da eta gizonenganako Onginahia. Ez guk egindako zuzenbidezko egintzengatik, baizik eta bere errukiagatik salbatu egin gaitu” (San Paulok Titori zuzendutako gutuna 3,4). . Belengo Haur harengan, Jesusengan, Jainkoaren eta Andre Mariaren Semearengan, Jainkoaren Ontasuna agertu zen, gizakiarenganako bere Maitasuna eta bere Errukia. Jesus Jainkoaren Errukiaren Adierazpena da guretzat. . Ama Birjinak Jainkoaren Errukia dena izan zuen bere baitan eta bere besoetan. Horrela Jainkoak Abrahami eta bere ondoreari belaunalditik belaunaldira hitzeman ziena bete zuen. “Eskerrak eman Jainkoari, ona delako, bere Errukia betikoa delako”. Bere Maitasuna errukitsua da eta betikoa. . LOREA: Eskerrak eman Jaunari, ona delako, bere Errukia betikoa delako. |
.