23 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_5

———— maux-05 ERRUKIZKO AMA
.
5 – Amen: fede ekitaldia da
.
   Badago hainbat esanahi dituzten hitzik. Haietako bat Amen hitza da. Otoitz baten amaieran zera esan nahi du: “Hala bedi eskatu duguna”. Jaunartzean apaizak “Kristoren Gorputza” esaten digunean, gure Amenak zera ziurtatzen du: “Horrela da, horrela sinesten dut”. Fede-ekitaldia da.
.
   San Paulok dio Jainkoak hitzeman digun guztiak bat “Baietz” bat jaso duela Jesusengan. Eta harengatik “Amen” erantzun ahal diogu Jainkoari.
.
   Jesusengan Jainkoak bere Maitasuna eta bere Errukia ezagutarazi dizkigu. Guk “Amen” erantzuten dugu, hau da, horrela sinesten dugu. Ama Birjina Jainkoaren Erruki hori esperimentatu duen lehena da eta hark, Errukizko Ama denak, Jainkoaren Maitasun errukitsuan sinesten laguntzen digu.
.
LOREA: Sinetsi Jainkoaren zurekiko eta guztiekiko Maitasun errukitsuan.

.