———— | — | ERRUKIZKO AMA . 6 – Gora ezkonberriak! . Ebanjelioaren pasadizo ezagunetako bat Kana-ko ezkonberriena da. Ezteiek lilura berezia dute. Baina hemen arreta ez dugu ezkonberriengan jartzen, baizik eta ezkontzara gonbidatu batengan. . Andre Maria Birjina, denari adi, ardoa falta zela konturatu zen. Eta Jesusi esan zion: “Ez dute ardorik”. . Esan ohi den bezala, hark erbia harrotu zuen, baina ezin zuen ezer gehiagorik egin. Jesusek, Jainkoaren Semea gizon eginak, senar-emazte haiei laguntzeko ura ardo bihurtzeko miraria egin zuen. Jesusek ezkonberrien Errukia izan zuen. Baina Ama Birjina, Errukizko Ama, haien alde ama bezala mintzatu zen. Ama Birjina ezteitara eta bizitza guztira gonbidatzea merezi du. Bere presentzia errukitsua da. . LOREA: Errezatu agurmaria bat Ezkontzara prestatzen diren ezkongai guztien alde. |
.