———— | — | ERRUKIZKO AMA . 7 – Poztasun handia Zeruan . Andre Birjinari botatzen dizkiogun laudorio miragarrienetako bat hauxe da: “Zeruko Atea”. Eta, oraindik gehiago: “Zeruko Erregina”. Beraz, han pasatzen duena hark ondo ezagutzen duela suposatzen da. . Eta han gertatzen diren gauzetako bat Jesusek ziurtatu ziguna da: “Poz handiagoa izango da Zeruan bihotz-berritzen den bekatari bakar batengatik, bihotz-berritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzorengatik baino”. . Ama batek lau seme-alaba baditu eta batek bide txarrari jarraitzen badio, zer poztasunik izango duen hark bide okerretik joandako seme-alaba bihotz-berritu eta bizitzaz aldatzen bada. Jainkoak Errukizko Ama eman digu Andre Birjina, gu are gehiago erakartzeko konbertsiora, bekatuaren kontra borroka egitera, Jainkoaren Familia alaiki sentitzeko. . LOREA: Errezatu agurmaria bat gehiago behar duten bekatarien alde. |
.