———— | — | ERRUKIZKO AMA . 8 – Errukia, zorion-iturria . Adituek errezeta asko asmatu dituzte zoriontsuak izateko. Eskertzen diogu. Baina, sortu gaituelako hobeto ezagutzen gaituena Jainkoa bera da. Jesusen bidez errezetarik onenak eskaini zizkigun: Zoriontasunak. . Haien batek ziurtatzen digu: “Zorionekoak, zoriontsuak errukitsuak, hauek errukia iritsiko dute eta”. Jainkoak Errukia izan du gurekin eta, horregatik, errukitsuak gara. . Andre Birjinak Jainkoaren Errukirik handiena jaso du, Sortzez Garbia, Graziaz Betea , egin zuen eta. Horregatik, hura errukitsuena da. Are gehiago, Errukizko Ama da. Gainera, hark Bihotz errukitsua beti, guztiekin, izaten ikasi zuen Jesusengandik. . LOREA: Ikasi Jesusengandik eta Andre Mariagandik bihotz errukitsua guztiekin izaten. |
.