23 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_9

———— maux-09 ERRUKIZKO AMA
.
9 – Gaixo eta bekatarientzako Ama
.
   Zenbait seme-alaba dituen ama, gaixo dauden edo okerrago portatzen direnen arduratzen da, modu bereziaz. Ama baten bihotza Jainkoaren Bihotzaren adierazgarria da guretzat.
.
   Ebanjelioak frogatzen digu. Jesusek, bekatarientzako arreta berezia zuenak, kritikatzen zuten fariseuen aurrean zera baieztatu zuen: “Ondo daudenek ez, baino gaixo daudenek behar dute sendagile. Ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik”.
.
   Jesusen Bihotza Ama baten bezalakoa zen, ama guztiena baino hobea. Jesusengan ikasi zuen Ama Birjinak Bihotz errukitsu izatera; hau dela eta, hark Andre Maria eman digu Errukizko Ama, Bekatarien Ama-aterpe.
.
LOREA: Egin otoitz: Bekatarien Ama-aterpe, erregutu gure alde.

.