———— | — | ERRUKIZKO AMA . 10 – Semea, ardia eta txanpona . Fariseuek Jesus ona zelako, bekatariak hartzen zituelako eta haiekin jaten zuelako ari ziren marmarka. . Haiei kontatu zizkien Jesusek Errukiaren hiru parabolak: seme hondatzailea, ardi desbideratua, txanpon galdua. Jainkoaren Errukia mugagabea dela frogatzeko hiru konparazio miragarri. Fariseuek hartu omen zituzten zaplazteko bat bezala. . Jainkoa etxetik joandako semeari itxaroten dion aita bezalakoa da; sorbaldaren gainean galdutako ardia jartzen duen artzaina; lurzorura eroritako txanpona bilatzen duen emakumea. Ama Birjinari bihotza zabaldu zitzaion Jesus nola aritzen zen bekatariekin ikusterakoan. Horregatik, bekatarien Aterpea deitzen diogu. . LOREA: Zabal ezazu zure bihotza guztiak errukiz hartzeko. |
.