23 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_11

———— maux-11 ERRUKIZKO AMA
.
11 – “Zauritu nauen anaiari barkatzen diot”
.
   San Pedro plazan, tiro batzuk entzun ziren. San Joan Paulo II.a larriki zaurituta erori zen. Kriminalari egindako bere barkamena berezia izan zen: “Zauritu nauen anaiari barkatzen diot”. Bai, anaiari.
.
   Gure Aitan, Jesusek zera esatea agindu digu: “Barkatu gure zorrak, geuk ere gure zordunei barkatzen diegunez gero”. San Joan Paulo II.ak eredu bikaina eman zigun.
.
   Birjina Orbangabeak ez zuen barkamena eskatu behar, baina bai barkatu zien Jesus esetsi zutenei, Herodes-engandik gurutziltzatu zutenenganaino. Jesusen Ama izateagatik, ezpata batek zeharkatu zion arima. Hark bere Semea hil zuten seme-alaba bekatariei barkatu zien. Are gehiago, Ama errukitsua egin zitzaien.
.
LOREA: Barkatu bihotz-bihotzez mindu edo eragotzi ahal izan dezazunari.

.