———— | — | ERRUKIZKO AMA . 12 – Errukiaren Sakramentua . Ez da ezinezko gauzarik egin behar edo bide luzea ibili Jainkoaren barkamena aurkitzeko. Barkamenaren, Errukiaren Sakramentura, Aitortzara hurbiltzea nahikoa da. . Errukiaren Jainkoak barkatuz pozten da, gehiago behar dutenei, batez ere. Hura ez zen osasuntsuak sendatzera etorri, gaixoak baizik. Eskatzen digun bakarra gure bekatuak aitor ditzagula da, bihotzez damu gaitezela, berriro ere bekatu ez egiteko asmoa egin dezagula, Jainkoa eta bere Eliza ordezkatzen dituen apaizaren aurrean konfesa gaitezela eta penitentzia bete dezagula. . Errukizko Amak barkatu eta Bizitza berria ematen digun Sakramentu errukitsura hurbiltzera animatzen gaitu. . LOREA: Hurbil zaitez fedez Adiskidetzearen sakramentura, Aitortzara. Edo eskatu barkamena. |
.