23 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_15

———— maux-15 ERRUKIZKO AMA
.
15 – Jainkoaren samurtasuna
.
   Errukiaren Urte Santu hau ospatzen ari gara. Maria Laguntzailea-ren bederatziurrenaren zehar, Frantzisko aita santuak Errukiko Amaren gainean hain zuzen idatzi dituen hitzak iruzkintzen joango gara. Horrela esaten digu:
.
   “Pentsamendua Errukizko Amari joaten zaigu. Bere begiradaren gozotasunak Urte Santu honetan lagun diezagun, guztiok Jainkoaren samurtasunaren poztasuna berraurkitu ahal dezagun”.
.
   Ama Birjinak beti eramaten gaitu Jesusi. Hau Jainkoaren Erruki amaigabea da. Andre Maria bere Ama eta, beraz, Errukizko Ama. Andre Mariaren ama-begiradaren gozotasunean, Jainkoaren samurtasunaren poztasuna berraurkitzen dugu. Hura guri hurbiltzen zaigu Ama baten bidez.
.
LOREA: Berraurkitu zurekin eta guztiekiko Jainkoaren samurtasunaren poztasuna.

.