23 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_16

———— maux-16 ERRUKIZKO AMA
.
16 – Errukiaren presentzia
.
   “Andre Mariak bezala inork ez du Jainko gizon eginaren misterioaren sakontasuna ezagutu. Dena bere bizitzan Errukiaren presentzia haragi eginak izan zen moldatua” (Frantzisko aita santuaren hitzak).
.
   Bizitzan, badaude hain esperientzia sendoak ezen bizi ez badira, nekez ulertzen diren. Aita Jainkoak, bere Semeak gure Anaia egin zezan, Ama bat prestatu zion. Horrela Andre Maria gurekiko Jainkoaren elkargunea izan zen. Bere baitan gure giza natura hartu zuen.
.
   Andre Mariak hura zena eta egiten zuen guztia Jainkoaren betiko Errukiaren, Jainkoaren Erruki amaigabearen opari merezigabea zela sentitu zuen. Jesus Jainkoaren Errukia zen, haragi, ikusgai, ukigai eginda, hark maite izanak senti gintezen.
.
LOREA: Hausnartu: Jesusen Ama Jainkoaren eta gure arteko elkargunea da.

.