23 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_18

———— maux-18 ERRUKIZKO AMA
.
18 – Sintonia hobeezina
.
   “Jainkoaren Semearen Ama izateko aukeratuta, Andre Maria Aitaren Maitasunak betiko prestatuta egon zen Jainkoaren eta gizonen arteko Aliantzaren Kutxa izateko. Jesus bere Semearekiko sintonia hobeezinez Jainkoaren Errukia zaindu zuen bere bihotzean” (Frantzisko aita santuaren hitzak).
.
   Bata bestearentzako eginda diren pertsonak daudela esaten da. Jainko Aitak Andre Maria halako eran prestatu zuen, ezen beti egon zedin sintonia hobeezinean Jesusekin.
.
   Ama Birjina Jesusen guztiekiko Maitasun errukitsuaren etengabeko lekukoa izan zen, bereziki bekatariekin, gaixoekin, behartsuekin. Haren bihotzean halako eran zaindu zuen Jainkoaren Erruki hori, ezen guk Errukizko Ama deitu ahal diogun.
.
LOREA: Hausnartu: Andre Mariak Jainkoaren Errukia zaindu zuen bere bihotzean.

.