23 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_19

———— maux-19 ERRUKIZKO AMA
.
19 – Betiereko errukia
.
   “Andre Birjinaren gorespen kantua, Isabelen etxeko atalasean, belaunalditik belaunaldira hedatzen den Errukiari egon zen eskainita” (Frantzisko aita santuaren hitzak).
.
   Hurrenez hurren seme bati itxaroten zioten bi amaren arteko eszena atsegingarria izan zen: Jesus eta Joan Bataiatzailea. Andre Mariak bere burua, bere bihotza eta bere ezpainak ireki zizkion gizartearen historia osoari. Horregatik, zera baieztatu zuen: “Jainkoaren Errukia bere fededunei iristen zaie, belaunalditik belaunaldira, Abrahami eta behin betiko bere ondorengoei hitzeman zien bezala”.
.
   Jainkoaren maitasun errukitsua betierekoa da, ez denborako ezta lekuko mugarik. Eskerrak eman Jaunari, bere Errukia betikoa delako.
.
LOREA: Eskerrak eman Jaunari, bere Errukia betikoa delako.

.