23 - 11 - 2024

Maiatza, Maria Laguntzailearen hilabetea_21

———— maux-21 ERRUKIZKO AMA
.
21 – Barkamen errukitsua
.
   “Gurutz ondoan, Joan-ekin batera, maite izandako dizipuluarekin, Andre Maria Jesusen ahotik irteten diren barkamen hitzen lekukoa da” (Frantzisko aita santuaren hitzak).
.
   “Bihotzaren ugaritasunaz hitz egiten du ahoak”, baieztatzen du atsotitzak: Arrisku-uneetan, batez ere, berezkoen eta egiazkoen hitzak irteten zaizkigu. Ama Birjinak behin eta berriro zera egiaztatu ahal izan zuen. Gurutzean Jesus bere Semea erailtzen ari ziren eta honen ahotik Erruki-otoitz hau irten zen: “Aita, barka iezaiezu, ez dakite eta zer ari diren”.
.
   Ama Birjinak Jesusen barkamen ikasgai goren hori ikasi zuen. Honek ez du pixka bat barkatzen, baizik eta dena, infinituki, eta guztiei. Horrela, Hura eta Jesus bekatarien adiskide handiak dira.
.
LOREA: Barkatu, Jesusek zuri eta guztiei Gurutzean barkatu zien bezala

.