———— | — | ERRUKIZKO AMA . 22 – Guztiengana heltzen den errukia . “Gurutziltzatu duenari eskainitako barkamen gorenak noraino irits daitekeen Jainkoaren errukia erakusten digu. Andre Mariak adierazten du Jainkoaren Semearen errukiak mugarik ez duela eta guztiengana heltzen dela inor kanpo utzi gabe” (Frantzisko aita santuaren hitzak). . Guk milimetrotan, metrotan edo kilometrotan neurtzen dugu. Baina, izarrei begiratzen diegunean, argi-urtez edo milaka milioi argi-urtez hitz egiten dugu. Gainezkatzen gaituzten neurriak dira. . Gure bizitzan, barkatzeko gai gara. Ama Birjinak bere Semearen Gurutzeko borreroak barkatu zituen, baina Jesusen barkamen errukitsuak gizatiar den guztia gainditzen du, argi-urteak gure kilometro errakitikoak gainditzen dituen bezala. . LOREA: Eskerrak eman Jaunari , bere Errukiak mugarik ez duelako eta guztiengana heltzen delako. |
.