———— | — | ERRUKIZKO AMA . 23 – Erregina eta Errukizko Ama . “Zuzen diezaiogun Andre Mariari zaharra eta beti berria Salve Regina otoitza, guri bere begi errukitsuak itzultzeaz ez dadin inoiz neka eta Jesus bere Semearen Errukizko aurpegia begiesteko merezidun egin gaitzan” (Frantzisko aita santuaren hitzak). . Salbea oso herri otoitza da eta hasiera mamia du: “Agur erregina, ama errukiorra, gure bizi, gozo eta itxaropen”. . Salbean, bi gauza besterik ez dizkiogu Andre Birjinari eskatzen: “Itzul itzazu gugana zure begi errukitsu horiek” eta “Erakuts iezaguzu Jesus”. Aita santuak Jesus Errukizko aurpegia dela esaten digu, zein Andre Mariaren begi errukitsuetan erakusten den. Horregatik, Erregina eta Errukizko Ama deitzen diogu. . LOREA: Eskatu Ama Birjinari bere begi errukitsuak guregana itzul ditzan. |
.