———— | — | ERRUKIZKO AMA . 24 – Jazarleentzako barkamena . Elizaren lehen mendeetan, martiriak soilik beneratzen zituzten. Gero guk santuak deitzen diegunak, martiriak izan ez direnak, ohoratzea erabaki zen. . Badago martirik gaur egun ere, Kristogatik eta bere Ebanjelioagatik bizitza ematen dutenak. Baina baldintza hau behar dute: bere borreroak barkatuz hiltzea, Jesus egin zuen Gurutzean bezala. Barkamen hori Jainkoaren Errukiaren zeinua da, zein gaitza egiten duten berengana eta guzti iristen den. . Benedikto XVI.a aita santuak eskatu zigun Maria Kristau Laguntzailea jaian otoitz egin genezala bereziki kristauak izateagatik jazarritako gure anai-arreba txinatarren alde. Maria Laguntzaileak, Errukizko Amak, kristaua fedea eta itxaropena mantentzen lagun diezaien. . LOREA: Errezatu agurmaria bat mundu guztian jazarritako kristauen alde. |
.