———— | — | ERRUKIZKO AMA . 26 – Argia, itxaropena eta kontsolamendua . Andre Birjinaren gaineko Vatikanoko II. Kontzilioko testuetako bat hau da: “Ama Birjina, jada Zeruan aintzatuta, erromes dabilen Jainkoaren Herriaren aurretik doa bere argiaz, benetako itxaropen- eta kontsolamendu-zeinu bezala, guztiak Jainkoaren Etxera iritsi arte”. . Hau da, Ama Birjina Zerutik bizitzako itsasoan itsasargi baten argia bezalakoa da, zeinek Jainkoaren Etxerantz dabiltzan erromesak argitzen dituen. Andre Maria Erregina eta Errukizko Ama da haientzat. . Ama Birjina aintzatsuaren presentzia benetako itxaropen- zeinu bat da, Jainkoa dagoelako eta guztiei Zeruan betiko bizitza zoriontsua prestatzen dielako zeinua. Eta, itxaropen-zeinuaz gain, Andre Maria, Errukizko Ama, sufritzen dugunean guztiak behar dugun kontsolamendua da. . LOREA: Errezatu: Eskerrik asko, Andre Maria. Itxaropen- eta kontsolamendu-zeinua zara guretzat. |
.