———— | — | ERRUKIZKO AMA . 30 – Birjina ibiltaria, Bideko Ama Birjina . Erizainik onena gehiago jasan duena da. Mina esperimentatu duenak sufritzen duenari hobeto arreta ipintzen daki. . Andre Maria Bideko Ama Birjina hel egiten dugu. Baina hura Birjina ibiltaria izan zela gogoratu behar da, ororen gainetik. Mundu honetako bere bizitzako urte guztietan zehar, bere oinak lurrez zikindu ziren eta, Jesusen Ama izateagatik, min-ezpatak sufritu zuen bere ariman. Jesusengandik guztiak ulertzen ikasi zuen, bidean erortzen zirenekin errukitsua izaten. . Bere Semeak, hura Zerura igo zuenean, zera eskatu zion: “Zuk badakizu jada zer den lurrean ibiltzea. Horregatik, orain Bideko Ama Birjina izango zara, Errukizko Ama, oraindik Zerurantz erromes doazen zure seme-alaba guztientzat”. . LOREA: Errezatu: “Bideko Ama Birjina, erregutu ezazu oraindik erromes goazenen alde” |
.
Irudi eta testuaren eskubideak: Iruñeko Salestar Liburudenda
Gaztelaniazko testuaren egilea: Bautista Araiz
(Testu hauen egilea, Bautista Araiz, gure Zentroko idazkaria da. Honako hau hasieran bere lumatik eta orain ordenagailutik irteten den 53. bilduma da; baina beti, Maria Laguntzailearenganako bere maitasun handitik irtenda. Bere etengabeko zereginarengatik esker on bezala balio dezala honek.)