Uztailaren 28an, ostegunean, On Juan Carlos Pérez Godoy salestar Inspectore jaunak On Mikel Uriarte aurkeztu zuen Barakaldo-erdiguneko salestar Komunitatea eta Obra-ren zuzendari.
———– | – | – |
.
.On Ricardo Herrerok, Barakaldoko salestar Komunitatea eta Obraren bere zuzendaritza-seiurtekoa amaitu du eta Asturias-eko Aviles-era zeregin bera egitera doa. On Mikel Uriartek, orain arte Komunitatearen bikarioa eta Ikastetxeko administratzaileak Komunitatearen eta Obra guztiaren Zuzendaritza hartzen du.
Aldaketa Barakaldoko Salestar Komunitateko kaperan egin zen; On Juan Carlos Pérez Godoy, Inspektore Jauna, buru izandako eukaristia baten senitarteko ekitaldi xume esparruan. Komunitateko kideez gain, Idazkari inspektoriala, Deustuko eta Gurutzetako Salesitarretako zuzendariak, Barakaldoko Mª Laguntzailearen Alaben zuzendaria, Karmengo Andra Mari gure parrokiaren parrokoa, ikaatetxeko zuzendari pedagogikoa eta DBHko koordinatzailea izan ziren bertan.
Mezaren irakurgaien ondoren, Idazkari inspectorialak Salestar Kongregazioaren Errektore Nagusiaren On Mikel Uriarteren izendapenarekiko dekretua irakurri zuen.
Homilian, On Juan Carlosek bai kargua uzten duen bai hasten den zuzendariei zerbitzurako erabilgarritasuna eskertu zien eta salestar zuzendarien zeregina Artzain Onaren irudiaren markoan jarri zuen. Halaber, On Boscok On Rua-ri esandako hitzak, hau Valdocco Oratorioaren ondoren lehen salestar obrako, Mirabello etxeko zuzendari izendatzerakoan, gogoratu zituen.
Geroago, On Mikel Uriartek fede-aitorpena egin eta izendapena sinatu zuen, guztien txaloak eta zorionak jasoz.
Eukaristiaren amaieran, bai On Ricardok bai On Mikelek hitz batzuk esan zituzten; agurreko eta esker onekoak harenak, eta bere aurrekoak garatutako zereginerako onarpenekoak eta zereginarekin hildo berean jarraitzeko asmoz, jada zuzendari berriaren aldetik.
♦ ♦ ♦ ♦ ♦ ♦ ♦ ♦
Berriro ere, On Ricardo-ri, gure esker ona, gure oroitzapena eta gure otoitzak. Eta On Mikel-i, Jaunak bere kudeaketan lagun diezaiola eta Barakaldoko salestar Familia-ren kide guztien kolaborazioa izan dezala.
.
.