24 - 11 - 2024

LHko 3. eta 4. mailetako ikasleak Gorbeiara


Pasa den maiatzaren 28 eta 30ean, LHko 3. eta 4. mailetako neska-mutilak Gorbeiara joan ginen.

Lehenbizi Gorbeiako museoan gelditu ginen. Han monitoreek azaldu ziguten bertoko flora eta fauna. Mitologiari buruz ere pixka bat ikasi genuen.  Gero hamaiketakoa jan genuen Areatzako herriko enparantzan.

Ondoren Gorbeiaren hegalera igo ginen, Barazarrera hain zuzen ere, eta hantxe ibilalditxo bat egin genuen menditik animalien aztarnak bilatzen eta beste zenbait gauza ikasten. Azkenik zuhaitz-ondo baten itzalean jan genituen ogitartekoak eta jolasean aritu ginen. Zoragarria izan da!
.
[flickr]set:72157629980174352[/flickr]