Pasa den aste bukaeran, «Triki-Traku» eta Gazte Zentroko 15 monitore eta animatzaile Logroño aldera joan dira. Bertan, Pastoraltza Koordinatzaileak diren Julio eta Alberto salestarrek lagunduta, «Bosko Taldea» Federazioak antolatutako VI Prestakuntza Jardunaldietan hartu dute parte.
Federazio honek Euskadiko eta inguruko probintzietako salestar Astialdirako Klubak eta Gazte Zentroak elkartzen ditu, Barakaldoko «Triki-Traku» eta «Jovenes ’88’ Gazteak” barne. Guztira, 19 elkarte, 250 laguntzaile baino gehiago eta 4.000 neska-mutil inguru. Beste zeregin batzuren artean, noizean behin Prestakuntza Jardunaldiak antolatzen ditu astialdian, fede-heziketan etota kiroletan beren astiaren eta kemenaren zati on bat ematen duten gazteentzat.
Elkarbizitako giroan honako gai hauek landu dituzte bi egunetan.
.