Somalo eta Logroñoko kanpamentuak
CampoBosco 2014
Asteburu honetan, Gazte Zentroko (Batxilergoko) eta Katekumenotza-ko 40 gaztek, Alberto-k eta zortzi monitorek lagunduta, 2014 CampoBosco-an hartu dute parte.
.
Iparra zonako etxe salestarren 150 gazte, salestarrek eta monitoreek lagunduta, Burgosen elkartu dira asteburu honetan ikasturte honetako pastoral-lema sakontzeko, ‘Kontuan zaitut’.
Argazkiek elkartzeko une nagusiak islatzen dituzte:
- Harrera eta 2014 CampoBosco-ren hasiera.
- SDB-en bokaziozko esperientzia desberdinak bizi izanez.
- 2014 CampoBosco-ko parte-hartzaile guztiek partekatutako ospakizunak lehen eguneko arratsaldea ixten du.
- ‘Notas sensibles’-en kontzertu-otoitzak urrezko brotxea jartzen dio lehen jardunaldiari.
- 2014 CampoBosco-ko gazteek La Aguilera bisitatzen dute, Ahizpen bokaziozko lekukotasuna partekatzeko.
- Kantatzeko, otoitz egiteko eta gutako bakoitzarekin kontatzen duen Harekin fidatzeko denbora.
- Burgoseko 2014 CampoBosco bukatzen da. Inspektoreak buru izandako Sortzez Garbia-ren eukaristia ospatu ondoren.
—————————————–
Elkartzearen kronika salesianos.es webean
—————————————–
Pablo López-ek, ‘Un náufrago del silencio’ bere blogean bizi izandako sentsazioak islatzen ditu:
.
Contigo es posible
Un fin de semana largo. Tres días. Ciento cincuenta corazones… Corazones que laten al son de uno solo. Miles de abrazos, de sonrisas, de miradas. Millones de sentimientos a flor de piel. Pero qué decir, si las palabras se quedan cortas.
Para algunos el principio, para otros un paso del camino. Para unos pocos, una puerta que se cierra, el fin de una etapa… Pero no el fin de todo. Espero que recuerden que somos globos de helio bajo la estrellas. Espero que sepan que nos toca empezar otro camino. Espero que sepan que seguimos juntos.
Gente de la de siempre, gente que vino más tarde pero lo hizo para quedarse y gente nueva. Ciento cincuenta. Diez grupos. Nueve casas. Una familia. La razón por la que veo que la vida merece la pena.
No sé como resumirlo. Siento que un pedacito de mí se queda en Burgos. Pero por otra parte siento que tengo que intentar ser para otros lo que para mí han sido tantos y tantos monitores.
Así que gracias. Solo puedo decir eso. Gracias a todas y cada una de las personas que ha compartido este camino conmigo; chavales, monitores, salesianos… Habéis hecho parte de lo que soy y de lo que estoy orgulloso de ser.
Gracias por enseñarme que es con vosotros, es posible.
.
‘Gazte Zentroa’ eta ‘Triki’ aste bukaero martxan
———- |
Azken asteburuan, ikastetxeko jolaslekua bete zuten ‘Jóvenes 88 Gazteak’ elkarteak prestatutako jardueretan parte hartzeko prest zeuden neska-mutil ugari. Harrera eta aurkezpen-eguna zen, eta parte-hartzaile kopuruak itxaropen guztiak gainezkatu zituen.
DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko nerabeek ostiral gauean bildu ziren, afariarekin eta guzti. Txikienek, larunbat arratsaldea eman zuten ‘Wally bilatzen’.
Jarduera berriekin, Gazte Zentrokoek gaur, urriak 24, eta Triki-koek, bihar larunbat 25, errepikatuko dute ordutegi bera.
‘Jóvenes 88 Gazteak’ aisialdirako Barakaldoko Salestarren hezkuntza-apustua da. Osoa, eraginkorra eta askatzailea izan nahi duen hezkuntza-proposamena, umeari eta gazteari beren hazkundearen nagusiak izaten lagunduz.
Horregatik, ‘Jóvenes 88 Gazteak’ Elkarteak Heziketa-Proiektua garatzen du ibilbide gradualarekin eta bere ekintza zehatzetan hiru giro edo esparrutan antolatzen da:
————–– TRIKI-TRAKU (LH 5. mailatik DBH 2.mailara / 10 urtetik 14 urtera g.g.)
————–– GAZTE ZENTROA (14 urtetik 18 urtera)
————–– SALESTAR GAZTE KATEKUMENOTZA
——–(Xehetasun gehiago ezagutzeko sail bakoitzaren gainean sakatu)
.
“Jóvenes 88 Gazteak” eta “Triki-traku”-en kanpamenduak
Aurten ere, udaro bezala, «Jóvenes 88 Gazteak» eta «Triki-traku» elkarteetako 250 neska-mutil baino gehiagok gun batzu pasatuko dituzte Errioxa aldean. Han, salesiano eta monitore nekaezinekin batera, ohi ez bezalako bizikidetasun-une honetaz gozatzearen posibilitatea izango dute.
Gure zonako beste Salestar Klub batzuekin eta Gazte Zentroekin bat-egitean antolatuta, kanpamentu hauek ikasturte zeharreko asteburuetan garatutako jarduerako jarraipena eta gailurra dira.
Haietan, salesianoek eta monitoreek eta ohiko animatzaileek lagunduta, beste giro eta leku batzuetako neska-mutilekin bizikidetasunean jarduera ludiko eta hezigarriak garatuko dituzte, goiko mailetan ugarioagoak azken hauek.
Gaur bertan, hilaren 29an, bi espedizio lehenak irten dira beren urteroko abentura bila.
DBHko 4. mailako neska-mutilak SOMALO-ra joan dira, beren oso merezi izandako oporrak hasteko gogo askorekin. Somalo Uruñuela (Errioxa) ondoan kokatuta dago eta behinola monasterioa izan zen. Gaur egun erabat berrituta eta elkartze-jardueretarako eta bizikidetasunerako moldatuta dago.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako txikiak, beren barreez eta biribilki onaz, LOGROÑOra itzuli dira, jada joan den urtean egon ziren tokian. «Domingo Savio» Salestar Ikastetxean egongo dira: Klima bikaina eta aspaldiko barneko zentru batek eskaintzen dituen erraztasunak (logelak, jangela, kapera, antzokia, ikasgelak, jolaslekua, igerilekua…).
Txanda desberdinak hurrengo moduan banatu dira:
— Ekainaren 29tik uztailaren 6ra:–. Logroño – Lehen Hezkuntzako 6. maila
————————————————- Somalo – DBHko 4. maila
— Uztilaren 6tik 13ra:—————— .Logroño – Lehen Hezkuntzako 5. maila
—————————————— —– –Somalo – DBHko 3. maila
— Uztailaren 13tik 20ra:———— -. Somalo – DBHko 2. maila
— Uztailaren 20tik 27ra:————– . Somalo – DBHko 1. maila
— Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra: Somalo – Batxilergoko 1. eta 2. mailak
.
Eguneko gorabeherak jarraitu ‘Somalo joven’-en
Giroa nolabait ezagutzeko argazki-galeria
.
Triki: Izotz-pista eta Gaueko 2014
Urtero bezala, ‘Triki’-ko monitoreek hiruhilekoari agur egin diote bi jarduera berezirekin.
Txikientzat, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat, Gasteizeko Izotz pistarako irteera apirilaren 5ean antolatu zuten. Oso luze eta jarduerez betetako hiruhilekoa bukatzeko era ona. Arratsalde polita non falta izan ohi ez den kolperen bat edo gehagorik.
Eta apirilaren 12an, handiagoei, DBHko 1. eta 2. mailakoei, urtero monitoreek egin ohi dieten oparia: oso itxarondako GAUEKOa. Urte honen gaia: MULAN. Gau batez Lurralde txinatar bihurtu zen ‘Triki’-ko aretoa, jauregi inperialarekin eta guztiz. Antzertiz, dantzaz, jokoz, ezustez, dibertsioz bete-betetako abentura handia, eta batez ere monitoreek eta neska-mutilek gure heroi partikularraren norakoa partekatzeko gogo handia bizi genuen. Hiruhilekoko kisketa bezala bizi genuen istorio handia.
Eta jada maiatza besterik ez zaigu geratzen. Oso gutxi izango dira gu elkartzeko egunak, baina beti bezala, ezuste asko izango ditugu urtearen amaiera ospatzeko.
.
—Ikusi argazki-albuma Flickr-en
.
‘Dosa-Salesianos’: Isidro Alarcon-ekiko elkarrizketa
‘Dosa-Salesianos’-en Zilarrezko Ezteiengatik eta Barakaldoko Udalak emandako ‘2013 Urteko Kirol-Entitatea’ bezalako Sariarengatik, ‘Barakaldo Digital’ egunkariak Isidro Alarcon–, Ikastetxeko kirol koordinatzaile salestararrekiko elkarrizketa eskaintzen du.
Igande honetako zenbakian, egunkariak gogoratzen du elkarte honek Barakaldoko azken Kirol Festan Urteko Kirol-Entitate bezalako saria jaso duela, «denboraren zehar heziketa-kirolekoetako sustapen eta promozio alorrean bere lan eskuzabal- eta merituengatik».
Elkarrizketatzaileak DOSA elkartearen izenaren arrazoiagatik interesa azaltzen du, Domingo Savio Deunaren omenez. Hau On Bosco ikaslea izan zen eta haren ezaugarri nagusia, poztasuna, umeekin eta gazteekin lortzea da DOSA elkartearen helburua, hala eta beste balio batzuek ere, laguntasusuna, adiskidetasuna edo ahalegina, adibidez.
Elkarrizketan zehar agertzen diren gaiak ugari dira: garatzen diren kirolak, parte-hartzaile-kopurua eta sexuengatiko banaketa, gurasoetako kolaborazioa, mantentze ekonomikoa, geroaldi-proiektuak…
Irakurri elkarrizketa osoa ‘Barakaldo Digital-en‘
DOSA-SALESTARRAK: ‘2013 urteko Kirol Entitatea’ Barakaldon
.
DOSA-k, Ikastetxeko kirol Elkarteak, heziketa-kirolaren sustapenaren alorrean denboran zeharreko bere lan eskuzabalagatik eta merituengatik ‘2013 urteko Kirol Entitatea’ saria jaso du.
Esker ona Barakaldoko Udal Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Sailak emana izan zen. Ricardo Herrero-k, ikastetxeko zuzendariak, eta Isidro Alarcon-ek, kirol arduradun salestarrak, DOSA-ko beste kolaboratzaile batzuen ondoan, jaso zuten saria.
Saria Elkartearen zilarrezko ezteien ospakizunarekin bat dator. Izan ere, duela 25 urte DOSA-SALESTARREK bere ibilera hasi zuen ikastetxean, eta haietan zehar eskubaloi, futbol, areto-futbol eta saskibaloi talde ugari sortu ditu, urtero talde eta modalitate desberdinetan integratutako 300 ume eta gazte baino gehiagori bere zerbitzua eskainiz.
.
—Ikusi argazkiak Flickr-en
.
«On Bosco» Aisialdiko Eskola
Uztailean zehar, salestar parrokien eta Aisialdiko gure Kluben neska-mutilak Logroñoko eta Somaloko kanpamenduetan izugarri gozatu dira (orain batxilergoko gazteei dagokie txanda). Haiekin hamaika animatzaile eta monitore egon dira.
Monitorea edo animatzailea izateko gogoa eta borondate ona edukitzeak ez da nahikoa; prestatu ere behar da. Beste urte bat gehiagoan, eta jada 18 doaz, «On Bosco» Aisialdiko Eskolak monitore eta zuzendarien ikastaroen bere jarduera hasi du.
Egun hauetan, Logroñoko «Salesianos Domingo Savio» ikastetxean, haren egoitzan, goiz- arratsalde- eta gaueko jardunaldian, 26 gaztek irakaspen egokiak jaso eta ikasturtean zehar aisialdi-jarduera desberdinetan mugitzen diren gure zentroetako ehunen neska-mutilen artean ezaguera handiagoarekin lan egin ahal izateko teknikak eta estrategia teoriko-praktikoak asimilatzen saiatzen ari dira.
Joan den asteazkenean, uztailaren 24an, lehengo urteko parte-hartzaileek Monitore-Tituluari dagozkion heziketa teorikoa eta praktikoa gainditzea lortu duten egiaztatzeko diploma jaso zuten Errioxako Gobernuaren Lehendakaritza Kontseilariaren eskuetatik.
Inspektoriaren webeko argazkietan, bat baino gehiago ezagutuko ditugu.
Ezusteko ikastaroko amaiera izan dute, bakarrik haiek jada aipatutako Errioxako Gobernuaren Lehendakaritza Kontseilariarekin elkartu baitira, argazkiarekin eta guztiz.
Irakurri berri osoa Inspektoriaren webe-ean.
.
Kanpamenduak: Berriak eta argazki asko
Kanpamenduen berriak eta argazkiak
LHko 5. mailako Logroñoko argazkiak
LHko 6. mailako Logroñoko argazkiak
DBHko 1. mailako Somaloko argazkiak
DBHko 2. mailako Somaloko argazkiak
DBHko 3. mailako Somaloko argazkiak
DBHko 4. mailako Somaloko argazkiak
Batxilergoko Somaloko argazkiak
Aurten ere, udaro bezala, «Jóvenes 88 Gazteak» eta «Triki-traku» elkarteetako 270 neska-mutilek egun batzu pasatuko dituzte Errioxa aldean. Han, bere monitore nekaezinekin batera, ohi ez bezalako bizikidetasun-une honetaz gozatzearen posibilitatea izango dute.
Gure zonako beste Salestar Klub batzuekin eta Gazte Zentroekin bat-egitean antolatuta, kanpamentu hauek ikasturte zeharreko asteburuetan garatutako jarduerako jarraipena eta gailurra dira.
Haietan, salestarrek eta beren monitoreek eta ohiko animatzaileek lagunduta, beste giro eta leku batzuetako neska-mutilekin bizikidetasunean jarduera ludiko eta hezigarriak garatuko dituzte, goiko mailetan ugarioagoak azken hauek.
Hilaren 29an bi espedizio lehenak irtengo dira beren urteroko abentura bila.
DBHko 4. mailako neska-mutilak SOMALO-ra joango dira, beren oso merezi izandako oporrak hasteko gogo askorekin. Somalo Uruñuela (Errioxa) ondoan kokatuta dago eta behinola monasterioa izan zen. Gaur egun erabat berrituta eta elkartze-jardueretarako eta bizikidetasunerako moldatuta dago.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako txikiak, beren barreez eta biribilki onaz, LOGROÑOra itzuliko dira, jada joan den urtean egon ziren tokian. «Domingo Savio» Salestar Ikastetxean egongo dira: Klima bikaina eta aspaldiko barneko zentru batek eskaintzen dituen erraztasunak (logelak, jangela, kapera, antzokia, ikasgelak, jolaslekua, igerilekua…).
Txanda desberdinak hurrengo moduan banatu dira:
— Ekainaren 29tik uztailaren 6ra:–. Logroño – Lehen Hezkuntzako 6. maila
————————————————-Somalo – DBHko 4. maila
— Uztilaren 6tik 13ra:——————.Logroño – DBHko 5. maila
————————————————-Somalo – DBHko 3. maila
— Uztailaren 13tik 20ra:————–. Somalo – DBHko 2. maila
— Uztailaren 20tik 27ra:————–. Somalo – DBHko 1. maila
— Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra: Somalo – Batxilergoko 1. eta 2. mailak
.
Jakingarri garrantzitsuak
Giroa nolabait ezagutzeko argazki-galeria
.
‘Barakaldo Digital’-ek gure kanpamenduen berri ematen du
‘Barakaldo Digital’ egunkariak hasi berriak diren Somaloko eta Logroñoko kanpamentuen berri ematen du.
Artikulu zabalean, egunkariak parte-hartzaileen jatorri guneak zehazten ditu. Halaber, Somaloren eta Logroñoren ezaugarri orokorrak eta kanpamentuen antolaketa eta edukiak.
Ez dio seinalatzeari uzten bai monitoreak bai umeen eta gazteen beharrez arduratzen den gainerako pertsonala ‘borondatezkoak’ direla.
.
Irakurri artikulu osoa Barakaldo Digital-en
.