23 - 11 - 2024

DBHko 1. maila: Bilboko Itsasadarra Itsas Museora bisitan



Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa
Euskalduna ontziolak zeuden lekuan dago kokatuta, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean. DBHko 1. mailako ikasleak hara joan ziren bisitan bi taldetan (A taldekoak, azaroaren 9an eta B taldekoak, 16an).

Bilboko itsasadarrak aldaketa ikusgarria izan du azken urteetan. Berriz ere protagonista bihurtu da, oraingoan atsedenerako eta aisialdirako leku bezala. Hiria eta eskualdea sustatzeko elementua izateaz gain, Museoaren helburua Bilboko itsasadarrean eta horretatik bizi izan diren gizon eta emakumeen historia, kultura eta nortasuna babestea eta hedatzea da; Bilboko itsasadarra itsasoko tradizioari estu lotuta dago.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren bilduma Bilboko itsasadarreko eta portuko itsaso-jarduerei, hala nola itsas-kulturari orokorrean erreferentzia egiten dieten elementu eta objektuetan dago oinarrituta. Arreta berezia jartzen zaie gure herriko itsasoko historiaren protagonistekin lotura estua duten piezei.

.
.
[flickr]set:72157632075434950[/flickr]