24 - 11 - 2024

LHko 6. maila: ‘Ezagutu Barakaldo’




  “Ezagutu Barakaldo” Barakaldoko Udaleko Kultura Arloaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren proiektu bat da eta haren helburuak honako hauek dira:

1.- Barakaldoko ikasle ororen kultura aberastea, bere udalerria era osotuagoan ezagutaraziz.

2.- Udalerriko ikasleekin lan egitea, hiru fazeta nagusi hauei helduz:

Gure ingurunea ezagutzea: elementu funtsezkoa delako gure identitatea, nortasuna eta Barakaldoren parte izatearen ideia eratzerakoan.

Gure herriari buruzko informazioa ematea: gazteek beren auzo eta udalerriaren garapenean parte har dezaten motibatzeko.

Zenbait balio eta jarrera sustatzea: adeitsua, kritikoa eta bere errealitate sozial, historiko eta ingurumenarenaz kontzientea den gizarte eredua indartzeko.

Lehen Hezkuntzako Seigarren mailako mutiko eta neskatilok proiektu honetan hartu dugu parte eta talde bakoitzak, aste batean zehar, Barakaldoko alderdi desberdinak landu ditugu (historia, kultura, erakundeak, herri-kirolak …) eta gure herriko txoko guztiak ibili ditugu. Argazkietan ikus ditzakezue gure txangoak.

Oso ondo pasatzeaz gain, gauza-piloa ikasi dugu.

.

[flickr]set:72157632065694448[/flickr]

.

[flickr]set:72157632061646729[/flickr]