Lehengo astean, abenduaren 3an, ‘Izenaduba’ basora joan ginen. Olentzero ikusi genuen, eta Olentzeroren lagunak ere bai.
Oso polita da Olentzero, oso oso ona eta majua.Nik ondo pasatu nuen. Bazegoen labirinto bat, ohe elastiko bat, kobazulo bat, eta kobazuloaren barruan Anbotoko Mari zegoen… Gehien gustatu zaidana simulagailua izan da.
Olentzero-ra eta Izenaduba-ko basoko bere lagunengana ezagutzeaz gain, denbora izan dugu elkarrekin jolasteko eta paseo bat emateko. Tamalez, istripu pare bat izan dugu (baina garrantzirik gabekoak); Hala eta guztiz ere, egun handia izan da. Hura errepikatzeko!
.
.
[flickr]set:72157632220472585[/flickr]