21 - 12 - 2025

Gure blogak


—–

Blogak ikastetxe baten bizitasunaren erakusgarri bat dira. Eta gureak hainbat ditu; orrialde nagusiko eskuinaldean aurki ditzakezue.Blog batzuek klasean garatzen diren jarduerak eskaintzen dizkiete ikasleei.

Gurasoei ere beste batzuek aurkezten dizkiete beren seme-alabei ikasgelaren jardueretan lagun diezaieten.

Sormena eta parte-hartzea sustatzen dituzte beste batzuek ikasleen materia handituz.

Beste batzuek, azken finean, ikastetxeko eremua handitzen dute beste pertsona eta zentro batzuei gure jarduera sortzailea eskainiz hartaz aprobetxatu ahal daitezela.

.
—– Zaharrena, «Mil historias… «, Óscar González-ek sortu zuen Historia«laborategi» bat bezala 2008ko urriaren 7an; Batxilergoko 2. mailako ikasleei bideratua da. Hartan klasean emandako materiaren handitzeak eskaintzen dizkie, haien iruzkinei erantzuten eta kolaborazioak ematera sustatzen. 2012ko irailaren 3an, Batxilergoko 1. mailako ikasleentzat handitu zuen esperientzia «El viaje de Clío» blogarekin (Historiaren musa greziarra).

      Koldo Vergara-k, 2011ko apirilaren 14tik aurrera, urteetan zehar Euskara bere klaseetan erabilitako materialak sailkatu eta sistematizatu zituen «Euskarakoldo» blogean. Hau ikasgelako zeregina erraztu eta etxean lana jarrai daitezen posible eragiten duen «on-line» esperientzia da. Azken hilabeteetan, material hau bera aurkezten joan da formatu «autozuzengarrian». (Ikasleak edo pertsona interesatuak ariketak egiten ditu eta berehala egiazta dezake bere erantzuna zuzena ala ez zuzena den. Ikaske eta autoebaluazioko era da). Blog batean aditz-ariketak aurkezten ditu («Aditz ariketak») eta beste batean, gramatika ariketak («Gramatika ariketak»).

      Unai Agirre-k, 2011ko urriaren 2tik eta «Unaigunea» blogean, ariketa desberdinak eskaintzen dizkie bere ikasleei ematen dituen irakasgaietan: DBHko 4. mailako Teknologia eta Fisika eta Kimika, Batxilergoko 1. eta 2. mailetako Marrazki Teknikoa eta Batxilergoko 2. mailako Fisika. Baita esleituta duen mailako plan tutoriala ere.

      Eta blogik berrienak, baina erakargarri eta dibertigarrienak ere: Esti Zearra-ren LHko 2. mailako B taldeko bere ikasleentzako «Colorines» bloga. Eta Jon Iñaki Telletxea-k etapa bereko 3. mailako B taldeko bere ikasleentzat prestatu duen «Ikasi XXI» bloga.

.