Poloniako Ostrów-Wielkopolski hirian (73.000 biztanle inguru) Maria Sorosle-ren Alabek, «salesianas» izenarekin ezagututa, gurearen antzeko ikastetxea dute.
«Comenius» programa europarren bitartez, zeinek hezkuntza-zentroen arteko lankidetza bultzatuz heziketaren alorreko dimentsio europarra indartzea helburu baitu, truke-proiektu batean elkarlanean hasi gara.
Haiek On Bosco jaia ere ospatu dutela esaten digute: Eguna 8:15etan hasi zuten. Ikasle guztiak gimnasioan elkartu ziren otoitzerako.
Geroago, talde bakoitza bere ikasgelara joan zen tutorearekin On Boscoren bizitzari buruzko lan egiteko. Ikasleek hari gutunak idatzi eta guztien artean poster bat egin zuten. Gero, eguerdiko 12:00etan, eukaristian hartu zuten parte, beren egun handiari amaiera emateko.
Jai egun honetan beren jarduerako argazki batzuk bidali dizkigute, ezagutzen joan gaitezen. Jakin-mina dutenak haien webeko galerian sar daitezke sakatuz …
hemen
(Handitzeko, sakatu argazkien gainean)
—— | — | — |
———————————— | — |