Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez.
Gallartako herrian kokatuta dago eta DBHko. 3. mailako ikasleak hara joan dira bisitan hilaren 13an, asteazkenean.
Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkarteak hainbat pieza, tresna, makineria eta dokumentazio bildu ditu, garai bateko burdin-ustiapenetatik hartuta, gaur egun museoan ikus daitezkeenak. Material hauen artean, mineralaren arraiorako bagoien eta bagoneten bilduma nabarmentzen da. Eta neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, maskarak, etab. Pinturen bilduma ere eskaintzen du. Artelan hauetan, artista ezagun batzuek meategiak beren ikuspegitik irudikatu dituzte.
.