‘Printzea eta ahatea’ adiskidetasunaren balioak erakusten dituen 3 eta 6 urte bitarteko umeei zuzendutako antzezlan bat da.
Haur Hktza.ko umeek eta Lehen Hktza.ko 1. eta 2. mailakoek hartaz gozatu ahal izan zuten, Barakaldoko Antzokian, otsaileko 19an.
Hamar urte zituela, gaztelu bat gobernatzen ikasteko bidali zuten Amadeo printzearen istorioa kontatzen du antzezlan honek.
Ondoan Maddi bizi zen eta bere aita, Bartolome, lekua zaintzeko arduraduna zen. Maddik ahate bat zuen jostailu. Baina Amadeoren izaera bekaiztiak jostailuaz maitemintzea eragiten dio
Hau istorio txikia da, hain txikia ezen kontatzeko gaztelu bat, zuhaitz bat eta etxe bat bakarrik behar baititu. Baina istorio txiki honek oso gauza handiez hitz egiten digu. Hartan, bi pertsonaia txikiak gauza batez ohartzen dira, elkarrekin jolasteko norbait izatea ez dagoela ezer baino dibertigarriagorik. Lagun bat baino handiagorik ez dagoela ezer ohartzen dira
——
(Handitzeko, sakatu argazki gainean)
———– | — |
—- | — | — |