23 - 11 - 2024

DBHko 1. maila B: Ur potabilizazio plantara bisitan


  Ur Partzuergoa da lehen mailako sarea kudeatzeaz arduratzen den erakundea; gutxi gorabehera, Bizkaiko milioi bat biztanleren edateko uraren horniduraz eta hondakin uren saneamenduaz arduratzen da.

Urtegietan jasotako ura herrialdeko edateko uren araztegietara eramaten da; horretarako, hoditeria sare handi bat erabiltzen da. Hodiek Bizkaiko orografia gorabeheratsua gainditu behar dute, tratamendutegietara heldu baino lehen.

Horietatik guztietatik, Betelurikoa da nagusiena. Behin ura tratatu ostean, handik ematen zaie ura Partzuergoan sartutako udalerrietako biztanle askori. Zadorrako urtegietatik Betelurira eramandako ura kalitate bikainekoa da, baina ezpurutasunak ditu. Ondorioz, ur hori kontsumorako banatu aurretik, ezpurutasunak kendu behar dira.

Beteluriko prozesu hori ehun bat pertsonak garatzen dute, automatizazio eta teleagindu prozesuen bitartez.

Planta honetara DBHko 1. mailako ikasleak joan ziren bisitan; hilaren 19an, asteartean, A taldekoak  eta 21ean, osrtegunean, B taldekoak.