23 - 11 - 2024

DBHko. 2. maila: Donostiako Aquarium-era bisitan


  Donostiako Aquarium-Itsas Jauregia 1928an inauguratu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen ekimenez. Izatez, Espainiako estatuan natur zientzietako lehen museoa izan zen.

DBH.ko 2. mailakoak hara joango dira bisitan bihar, hilaren 21.

Donostiako arrantza-portuaren muturrean dagoen gaur egungo Aquariumaren egoitza 1925ean hasi ziren eraikitzen , hain justu Pasealeku Berria inauguratu berri zenean. Hiru urte beranduago Juan Carlos Guerra-k diseinatutako eraikin gogoangarriaren ateak ireki ziren, eta tradizionalki hiriko atrakziorik bisitatuena izan da: ireki zenetik 12 milioi pertsonek bisitatu dute.

Gipuzkoako Ozeanografia Elkartea eta orain Fundazioa beheko bost printzipio sendoetan oinarrituta hazi da azken 100 urteotan:

— Ozeanoarekiko errespetua hedatzea
— Itsas inguruneari buruzko ezagutza sustatzea
— Euskal ontzigintza eta itsas ondarea kontserbatu eta erakustea
— Hezkuntza-proiektua garatzea
— Aisialdiko turismoa sustatzea

—-
—-