Salburua, Gasteizeko eraztun berdea: Hainbat urmaelek osatzen dute –Arkautikoa eta Betoñukoa izanik bi urmael nagusiak–, bai eta larre egindako lurrek eta harizti txiki batek ere.
Hara joango dira bisitan, datorren astelehenean, hilaren 11an, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak.
Gaur egun, Salburua dugu Euskal Herriko hezegune kontinental baliotsuenetako bat.
Hezegunean bizi den fauna guztia basatia da, orein taldea izan ezik (gizakiak sartu zituen, aintziretako landaretza kontrolatzeko).
Hegaztien ikuspuntutik kontserbaziorako interes berezia duen enklabea da. Migrazio bide baten erdian kokaleku estrategikoa duenez, milaka hegaztik erabiltzen dute beren bidaietan zehar, bertan lasaitasuna eta janari oparoa topatzen baitute.
Horietako zenbait bertan geratzen dira negua igarotzera, eta batzuk baita habia egitera ere.
.
[flickr]set:72157632978494140[/flickr]