Bilboko Arte Ederren Museoa Espainako museo nagusietako bat da gaur egun. Bere zabaltasun kronologikoa, gure egunetara arte XIII mendetik estaliz, eta dauzkan adierazpen artistikoko aniztasun handiagatik bereizgarri da.
Bilboko Arte Ederren Museoko eskola-programek erantzun zabala ematen diete Hezkuntza Sistemako maila guztiei, eta, artelanen aurrean, elkarrizketa eta hausnarketa ahalbidetzen duen hezkuntza-tresna gisa agertzen dira, bai eta ikasleen artean trebetasun sozialak eta ezagutza garatzeko bitarteko gisa ere.
DBH.ko 3. mailako ikasleak hara joan ziren bisitan: martxoaren 19an, ‘B’ taldekoak, eta 21ean, ‘A’ taldekoak. Eskola Agenda 21 programari lotutako ibilbidea egingo dute, ingurumenaren eta garapen iraunkorraren heziketa hobetzeko asmoz.
Horrela ba, gure ikasleek materialen berrerabilpenari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera izan zuten; hain zuzen ere, erabilera jakin baterako sortutako material asko artean zelan berrerabili daitezkeen aztertu zuten, bai eta berrerabilitako material horiek Museoko artelan batzuetan eman dituzten emaitzak ere.