23 - 11 - 2024

DBHko 4. maila: Eta datorren urtean, zer?


 

  Datorren ostegunean, hilak 21, DBHko 4. mailako gurasoek beren seme-alaben berehalako etorkizunerako garrantzi handiko bilera izango dute.

Bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzerakoan sortzen diren aukerak azalduko dira: zer batxilergo-modalitate aukeratu, zer diren Lanbide Hezikatako zikloak eta Prestakuntza profesionaleko programak…

Orientazio-bilera 17:00etan izango da, elizaren gainean kokatutako ikus-entzunezko-Aretoan (Lehen Hezkuntzako eskaileratik sartuta). Azalpenetan DBHko 4. mailako tutoreek hartuko dute parte, Juliok eta Unaik, Óscar González-ek, Batxilergoko Koordinatzaileak, eta Daniel Ramos-ek, ikastetxeko Orientatzaileak, lagunduta.