Bidaiaren berriak eta argazkiak
Aurreko urteetan bezala, Batxilergoko 1. mailako neska-mutilek beren ‘Europa 2013’ bidaia egingo dute.
Aste batean zehar iparretik hegora, Holanda, Belgika eta Frantzia ibiliko dituzte, Brusela, Gante, Brujas, Haga, Amsterdam edo Paris hiriek eskaintzen duten aukera kultural eta turistikoez gozatuz.
Irteera, datorren osteguneko arratsaldean izango da eta itzulera hurrengo asteko ostegunean, hilak 28. Bidaian Jesús Remón, Óscar González, Jon Iñaki Telletxea eta Estibaliz Zearra izango dituzte lagun.
Bidaia zoriontsu eta onuragarria opa diegu.