Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzar Etxean kokatua dago, Sopuertan. Hor eskualdeari eta biztanleei buruzko aipamen kronologikoa azaltzen da, ikuspegi ekonomiko, sozial politiko eta kultural batetik abiatuta.
Hara joan dira bisitan Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeak apirilaren 12an.
Batzordeetarako egoitza bezala Enkarterriko Abellaneda aukeratzeko arrazoia bere kokapen estrategikoan aurkitzen dugu, eskualdearen gune geografikoan kokatzen denez gero.
Gaur egun ikus daitekeen eraikina XX. mendeko lehen erdian zehar burutu ziren zaharberritze aldi desberdinetako fruitua. Horrela pisu bat gehiago gehitu zen eta almenadunak jarri ziren; hortaz Batzorde-Etxeak, egia esan, inoiz izan ez zuen Erdi Aroko gotorlekuko gaurko irudia lortu zuen.
Bere aretoetan, bisitariari, sortu zenetik XIX. mendearen erdiralderainoko ideia argia ematen dioten materiale mota ezberdinak (jatorrizkoak, ikus-entzunezkoak, berregiketak, jolas-lanak, maketak, argazkiak, irudiak…) konbinatzen dira: Historiaurreko bizitza-baldintza gogorrak, erromatarren presentzia, kulturaren aldetik Goi Erdi Aroan iritsitako jokaera berriak, hirien sorrera, matxinaden gogorkeria, Aintzinako Jaurpidean zehar betidaniko burnigintzaren garrantzia dira Museoan isladatuta geratzen diren arloen arteko zenbait.
.
.