23 - 11 - 2024

DBHko 2. maila: Diagnosi-proba

ordenador_1

Aste honetan, DBHko 2. mailako ikaslei diagnosi-proba batzuk egin zaizkie. Proba hauen bidez konpetentzia batzuen lorpen-gradua eta garapena neurtzen saiatzen da. Ebaluazio diagnostikoko probak funts publikoekin finantzatutako Euskadiko ikastetxe guztietan gauzatu dira.

Ebaluazio diagnostikoa ikastetxeak, eta beraz euskal hezkuntza sistema osoa, hobetzen laguntzen duen prozesu bezala ulertu behar da, irakasle taldeek eta hezkuntza komunitate osoak gogoeta egiteko baliagarriak izango diren datu zehatzak eta fidagarriak eskaintzen baititu.

Konkretuki eta fase honetan, ikasle guztientzako konpetentzia komunak ebaluatu dira:

—  Euskarazko eta gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia.
—  Matematikarako konpetentzia.
—  Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentzia.
—  Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia.

.