Urtero bezala, ikasturtearen amaierarantz, salestar aisialdi klub eta parrokiaetako kideak diren neska-mutilen bizikidetasuneko egun bat egin ohi da.
.
Eta aurtengo organizazioa dagokio… ¡¡¡ TRIKI-ri !!!
Izan ere, datorren igandean, apirilaren 21an, gure etxean jasoko ditugu Santander, Azkoitia, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Errenteria, Iruñea eta Gurutzetatik elkartzera etorri nahi duten gure adineko neska-mutil guztiak.
Jaiak egun guztian iraungo du eta klubaren kide guztiek parte har dezakezue. Egun horretan 10:15etan jarduerak hasiko ditugu, ikastetxeko jolaslekuan, eta 17:30etan amaituko ditugu.
ERABATEKO eguna izango da, jarduera-piloa eta beste neska-mutilekiko jolasak: puzgarriak, belada, taldeak, lehiaketak, musika, jolasak…
.
| ————————————- |