Euskarak badu etxerik. ‘Euskararen Etxea’, euskal hizkuntzari eskainitutako espazioa eta Bilboko San Inazio auzoan kokatua.
Hara joan ziren bisitan Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeak, otsailean, Orain, 2. mailakoek, asteazkenean, hilak 24, gauza bera egin dute.
Lehen solairuan euskarak denboretan zehar ibilitako bidea erreproduzitzen da: EUSKAL HIZKUNTZAREN BIDAIA. Arrazoi honengatik, nasako hornitua den tren-geltokia girotu da: tunel bat, bi bagoi eta giroarekin bat diseinatutako elementu apaingarriak.
Eduki elkarreragileko pantaila desberdinen bitartez euskal hizkuntzaren gaineko alderdi ugariak ezagutu zituzten umeek eta proposatzen diren jarduera erlazionatuekin praktikatu.