23 - 11 - 2024

‘Barakaldo 2013’ elkartzea (argazkiak)

Encuentro_1


 

  Azkenik iritsi zen gure aisialdi-klubetako eta parrokietako hainbeste neska-mutilek itxarondako eguna. Lehen Hezkuntzako 4. mailetik DBHko 2. mailara artekoak deituak ziren; 500 baino gehiago bildu dira gurean, eta jaia ‘MUNDIALA’ izan da.

Goizeko hamarrak eta laurden jota eta jolaslekuko atetik sartzen ari ziren lehenak: Azkoitiko ‘Alai Batza’. ‘Triki-traku’-ko talde bat, anfitrioiak zinez gero, aurreratu egin zitzaien aurreko elkartzeetan eta Logroñoko kanpamentuetan egindako adiskideak berriro aurkitzeko grinatsu. Pixkanaka gainerakoak iristen joan ziren: Errenteria-, Santander-, Iruñekoak… Gurutzetako ‘A tope’-koek ez zuten autobusik behar izan, ‘metroa’ zuten; eta Barakaldoko Salesianas-en taldeak aldapa bat igotzea bakarrik behar izan zuen…

‘Harrera eta aurkezpena’ kiroldegian burutu zen. Talde bakoitzak bere ‘izarra’ zekarren prestatua Elkartzera. Hamabietan, nahasitako taldetan banatu ziren, eta ikastetxeko areto eta ikasgelak bete zituzten. Lurzoru garbiak egokienak ziren garatu zituzten talde-dinamika desberdinetarako. Umeentzako gaia, «Begira begi itxita»; nagusientzakoa, «Egin amets begi irekiekin». Ordu bat eta erdietan, berriro kiroldegiko kontzentrazioa: gogoeta-unea eta ospakizuna.

Bazkari ostean, puzgarriak, ohe elastikoak, tailerrak, joko elektronikoak, dantzak …

Lauak eta erdietan, DBHko neska-mutilak antzokira pasa ziren eta han talde bakoitzak prestatuak zekartzan artistiko eta musikal emanaldiak gozatu zituzten. Lehen Hezkuntzako umeek gymkana batean parte izan zuten jolaslekuan, goizeko taldeen arabera ere banatuta.

Bost eta erdietan, Elkartzeko amaiera. Parte-hartzaile bakoitzak bizi izandako eguna gogoratu eta oroipenetan lagunduko zion izar argidun txikia jaso zuen. Eta agur-unea iritsi zen: besarkadak, malkoak… Batzuek Logroñoko kanpamentuetan berriro elkar-aurkituko dute uztailean; beste batzuk, ordea, ezin izango dira joan eta urte bat hain luzea da…

Arduradunei eta talde guztietako monitoreei, Barakaldoko ‘Triki-traku’-koei bereziki, eskertzen diegu honelako elakartzeak dakarren ahalegin serioa. Jainkoak sari diezaiela!

.

Elkartzearen lehen argazki albuma

Elkartzearen bigarren argazki albuma

(Argazki gehiago,  Azkoitiko ‘Alai Batza’-k eskainita)