23 - 11 - 2024

‘Gazte Zentroak – Artegune 2013’ elkartzea (DBHko 3.-4. mailakoak – Batxilergokoak) — Kronika eta argazkiak

artegune_4Testua: ‘Alai Batza’

Joan den ostiralean ‘Alai Batza’-k antolatu zuen ‘Artegune – Gazte Klub’-en topaketa.

Berrehun eta berrogeita hamar gazte inguru bildu ginen, Nafarroa, Bizkaia, Kantabria eta Gipuzkoako salestar aisialdiko elkarteetatik etorritakoak.

Eta zer da ‘Artegune’? Gazteei artearen munduan sartzeko aukera bat eskaini nahi zaien bilera bat. Agian, gazte hauetako batzuek euren ametsa beteko dute urte batzuk barru…

Arratsaldeko zazpietan autobusak heldu ziren eta Urnietako txarangak izugarrizko harrera egin zien partaide guztiei. Akreditazioak eta merienda hartuz gero, aukera asko egon ziren bi orduz gozatzeko: zezen mekanikoa, arku tiro, sedways, sing star… Esan dezakegu giro ezin hobea sortu zela.

Arratsaldeko bederatzietan, entseguak egin ondoren, gure ikastetxeko gurasoek partaide guztientzat ogitarteko ederrak prestatu zituzten. Behin afalduz gero, ‘On Bosco’ aretoan hasiera eman zitzaion ekitaldiari. Eszenatokitik gazte pilo bat pasatu ziren prestatutako kantu eta dantzak erakusten. Horiekin batera saio bereziak izan genituen: hondarrekin egindako irudiak, magia, ‘Fame’ musikala…

Behin erakustaldia bukatuz gero, guztiok etxera abiatu ziren, pozik topaketa eder batean egoteko aukera izan zutelako.

Eskerrik asko ekintza hau gauzatzeko lagundu diguzuen bazkide, begirale eta guraso guztioi.

(Sakatu elkartzeko argazki guztiak Alai Batza-k eskaikitakoak ikusteko)

.