| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 4 . Fedea duena zoriontsua da . Irribarreak edozein pertsonaren aurpegia ederragoa egiten du. Eta zein positiboa den besteak zoriontsu egitea. . Baina egiazki zoriontsu egiten gaituena, eta betiko, kristau fedea da: Jainkoak maite gaituela, bere seme-alaba egiten gaituela, Zeruan betiko Berarekin bizi izatea hitzematen digula sentitzea. Horrek poztasunez eta zorionez betetzen gaitu. . Horixe da Isabelek Mariari bota zion hitz gozoaren zentzua: “Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako”. Andre Mariaren bizitza ez zen erosoa izan, Seme bat izan zuen, umetatik esetsia izan zena eta Hura Nahigabeetako Ama egin zuena. Baina erabateko fedea izan zuen Harengan, Ama Birjin Fidela, Itxaropenaren Ama baitzen, eta Poztasunaren Ama bukatu zen izaten. . LOREA: Hausnartu: Fedea baduzu, zoriontsua izango zara benetan, Ama Birjina bezala. |
——- |
.
