| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 5 . Jaikoaren Gaua, Andre Mariaren Gaua . Jainkoaren gaua, Bake Gaua, neurrigabeko Poztasun Gaua. Hori eta askoz gehiago izan zen Jesusen Jaiotza. . Jainkoaren Herriak fedez itxaron zituen Jainkoaren promesak eta Hark era susmaezinean bete zituen. Ez zuen profeta bat bidali, baizik eta bere Semea bera, Jainkoa gizon egina, Jesus. . Eta denen izenean jaso zuena Ama Birjina bat izan zen, Andre Maria, fede gehiagoz itxaron zuena. Gabon Gaua, Jainkoaren Gaua, Jesusena eta, aldi berean, Andre Mariaren Gaua izan zen. Jesus umea, Andre Mariagandik jaioa, Jainkoaren Herriak mendeetan zehar hainbeste fedez itxarondako Mesias zen. Fedeak mendiak mugitzen ditu eta itxaronaldi-mendeak gainditzen ditu. Baina Jainkoak bere promesak beti betetzen ditu, eskuzabaltasun amaigabegatik gainezkatzen gaituzten promesak. . LOREA: Hausnartu: Jainkorenganako fedeak mendiak mugitzen ditu. Hark bere promesak beti betetzen ditu. |
——- |
.
