| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 7 . Bihotzaren memoria . Pertsona argitsuen jakinduria liburuetan gordetzen da, nahiz eta hautsez estaltzen direnen batzuetan. Bihotzean mantentzen den jakinduria bizirik dago beti. Bere sustraiak pertsonaren sakonean hondeatzen dituen jakinduria da. . Hori izan zen Andre Mariaren, Jesusen Amaren, jarrera. Hark bere Semearengan ulertzera heltzen ez zituen gauzak ikusten zituen. Jainkoren misterioa ziren. Horregatik, Andre Mariaren jarrera misterio hori bere bihotzean fedez gogoeta egitea izan zen, Espiritu Santuak argituta. . Elizak bi mila urte daramatza Jainkoren Semearen misterio hori, gure anaia egina, fedez eta maitasunez gogoeta eginez. Gu ezin gaitezke pozik geratu fedeaz dakigun gutxiarekin, baizik eta hura arazi eta hartaz gogoeta egin behar dugu, garbitzeko eta sakontzeko. . LOREA: Egin gogoeta Jainkoaren misterioetaz zure bihotzean. Espiritu Santuak argituko zaitu.. |
——- |
.
