| ——— | ![]() |
— | ANDRE MARIA, FEDE URTEAN – 8 . Min-ezpata . Bada Irribarreak eta malkoak izenburuko musika-filma. Giza bizitza poztasunetako eta minetako txirikordatuta dago misteriotsuki egun bakoitzean. . Ama Birjinak Jesus, berrogei eguneko haurtxo xarmagarria, Jerusalemgo tenplura eraman zuen Jainkoari eskaintzeko. Haurtxo horrek zorionaz betetzen zuen Ama. Baina Jesus mundura zetorren hau Gurutzeko bere eskaintzarekin salbatzeko. Horregatik, Simeon profetak zera iragarri zion Andre Mariari: «Ume honen Ama izateagatik, min-ezpata batek zeharkatuko dizu arima». . Andre Mariak Jesus estutu zuen bere bularraren kontra eta hari beti fidela izatea hitzeman zuen. Andre Mariaren fedeak ez zuen zabu egin minaren aurrean, sendotu baizik. Jesusen Amak egin zuen bezala, manten dezagun fedea irriba-rreetan eta malkoetan. . LOREA: Edozein zailtasun gorabehera, zaude beti Jesusi fidela. |
——- |
.
